XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bera azi izan zan tokira Jesus Betlem'en jaio zan, baiña Nazaret'en azi; orrexegatik daritxo Nazaret'i bere erria; ta ikasleak erraiozan (jarraitzen eutsoen).

Eta bere errira elduta, larunbatean sinagogan oi ebanez sarturik, irakasten asi zan; eta irakurtera jagi zan.

Isaias igarlearen idaztia emon eutsoen.

Eta zabaldurik, idatzitako une au aurkitu eban: Jaunaren Arnasa (Espiritua) nire gaiñean; Berak onetsi ta bialdu nau-ta beartsuai Barri Ona ekartera, biotz-garbiak osatzera, lotuai erospena iragartera, itsuai ikusmena, zapalduai askatasuna lortzera, ta Jaunaren eskar-urtea ta bidezko saria iragartera .

Eta idaztia batu ta arduradunai biurturik, jezarri egin zan.

Eta sinagogako guztiak Ari begira egozan.

Asi zan, bada, arei esaten: Gaur bete da Idazkun au zuen belarrietan.

Eta iñoana, guztiak ontzat artzen eutsoen, eta Aren agotik sortzen ziran itz ederretaz arrituta egozan; eta entzule askok, Aren irakatsiaz arrituta, iñoen: Nondik datorkio orri guzti ori?.

Zer da orri emondako jakintza? Ta zer dira orren eskuz egindako mirariok? Ez ete-da au arotza, arotzaren semea, Maria'ren semea, Jakob, Jose, Juda ta Simon'en anaia? senide ta senitarteko esateko, anaia itzaz azaltzen eben, emen izentatzen diranak, Jesus'en lengusu-lengusiñak ziran.